Urwatt Espainian 4 MW-tik beherako potentzia duten 500 instalazio hidrauliko baino gehiago ordezkatzen dituen elkartea da. Lurraldean halako 1.310 instalazio daudenez, Urwatt sektore mini-hidraulikoaren %40 ordezkatzen du, eta sektore horrek Espainiako zentral hidroelektriko guztien %26 suposatzen du.

Espainian guztira 1.907 zentral hidrauliko daude (erregimen berezikoak eta erregimen arruntekoak barne), guztira 17.591 MW-ko potentzia instalatua dutenak.

Instalazio horien %68,69k 4 MW-tik beherako potentzia dute, eta, hala ere, instalatutako potentzia hidroelektrikoaren %6,92 besterik ez dute ordezkatzen.

Hau da, 597 zentralek (enpresa handien eta elektrika nagusien esku daudenek) Espainiako instalatutako potentzia hidroelektrikoaren %93,08 suposatzen dute.