Bazkideentzako interes komuneko informazioa biltzea, haien arteko harreman profesionalak sustatzea, jarduera elektro-hidraulikoaren dibulgazioa bultzatzea eta beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea.
Bere bazkideen interes komunak koordinatzea, ordezkatzea eta defendatzea Administrazio Publikoen eta bere jarduerarekin lotutako beste sektoreen aurrean, energia elektrikoaren ekoizpen-jarduerari lotutako foro ezberdinetan parte hartzea bilatuz.
Batzar Orokorrak bazkideen interes komunak hobeto babesteko erabakitzen dituen beste edozein helburu.
Bere helburuak betetzeko, “URWATT”ek, legezko esparruan, kasu bakoitzean egokien iruditzen zaizkion ekintza-bideak erabiliko ditu; eta, helburu horiek hobeto lortzeko asmoz, Bazkideen Batzar Orokorrak hartutako erabaki espresuaren bidez, federatu, atxiki edo lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu antzeko xedeak dituzten beste elkarte batzuekin, nazio mailako zein nazioartekoekin.
”URWATT” bere nortasun juridikoa eskuratzen duen unetik bertatik hasiko da formalki jarduera garatzen, eta iraupen mugagabeko Elkartea da.